Hiruilabete honetan klasean landutakoaren gaineko hausnarketa duzue hemen. Iñaki Pierola, Jon Mendizabal “Alakrana”, Ekaitz Valdezate eta neronek taldean egindako lana da. Irailetik Abendura zerbait ikasi dugulakoan gara eta hemen duzue aukera on bat frogatzeko.
AZKEN HAUSNARKETA
15 12 2009Comentarios : Deja un Comentario »
Categorías : Klaseko lanak, Teknologia Berriak
WEBQUEST
3 12 2009Hemen daukazue Futbola eta Teknologia Berrien inguruan hausnarketa lan bat aurrera eramateko irizpideak.
Comentarios : Deja un Comentario »
Categorías : Futbol kontuak, Klaseko lanak, Teknologia Berriak
INKESTA
11 11 2009Comentarios : 4 Comentarios »
Etiquetas: 4 1/2 txapelketa, esku pilota
Categorías : Kirola, Pilota
Mapa kontzeptuala
11 11 2009Comentarios : Deja un Comentario »
Etiquetas: Cmap Tools, mapa kontzeptual
Categorías : Klaseko lanak
TITIN III 40 urteko mutikoa.
9 11 2009Pilota munduan aurrelaririk izan bada, zein izango zen Titin III baino. Augusto Ibañez Sacristan, pilota munduan Titin III.a bezala ezaguna, Tricion jaio zen (Errioxa) 1969ko Urtarrilaren 13an.
Lehendabiziko partida 1992ko Abuztuaren 23an jokatu zuen, Baños de Rio Tobiako (Errioxa) pilotalekuan. Ordutik ona 1.400 partidutik gora jokatu ditu, eta hoietariko bakoitzan dena eman.
Adorea, kemena, ausardia, aurkariarekiko errespetua, akrobazia eta ikuskizuna berezkoak dituen ezohiko kirolaria da Augusto. Pilotazale askok Retegi II ren aurkako partidua orimenean gordeko dute betirako, izan ere, ordurarte ikusi ahal izan diren partiduetatik ikusgarrienetakoa izan da.
Bere bizitzaz zerbait gehiago jakin nahi baduzue ez ezazue hurrengo erreportaia galdu. Zurekin beti Augusto!!! Gora Titin III!!!
Comentarios : 1 comentario
Etiquetas: esku pilota, Kirola, Pilota, Titin III
Categorías : Kirola, Pilota
Loiu B – Ermua B: 1 – 0
1 11 20092009/10/31
Regionaleko 3. mailako ligaren 4.ihardunaldia.
Aurreko 3 ihardunaldiak:
Elorrio B – Ermua B: 1 -1
Ermua B – Aizkorri: 1 – 2
Sondika B – Ermua B: 5 – 3
Ez generaman oso bide ona ligan eta Loiura irabazteko irrikaz joan ginen. Baina gehienetan gogoekin bakarrik ez dira gauzak lortzen, eta hemengo hontan ere ez. Lehenengo zati oso berdindu batekin hasi zen norgehiagoka. Atsedenaldira hutsean zen markagailua. Bigarren zatiko azkenengo minutuetan falta baten jaurtiketa area aldera bidali zuen baloia, defentsek alderatu ezinik, alderatze baten ostean gola hartu genuen.
Aurpegi tristeak eta berriro etxera. Sailkapenaren zuloan, jokoa ezin aurkituta, etsita. Ea hurrengo asteburuan etxean lortu ahal dugun garaipena. Aupa Ermua!!!
Comentarios : 3 Comentarios »
Etiquetas: Ermua, futbola, Loiu
Categorías : Ermua B, Futbol kontuak, Kirola
Sekulako gola
20 10 2009Futbolaren kontuak izango ote dira, baina ukaezina da gol hau jasotzen duenarentzaoko “kristoren putada” dela. Ume batek (Liverpooleko zale baten haurra, gainera), bere inozentzia eta jolasteko grinaren menpeko zela, “Nivea” hoietako baloi bat zelaira jaurti zuen. Arbitroak partidua eten beharrean, jokoa jarraitzen laga zuen eta Murphyren legea beta zen.
Haurraren aita, kinigola ere galdu zuelaren susmoa zabaldu da. Sebastopoletik gertu ikusi dute, monastegi baten inguruan zebilen aterpe eske.
Comentarios : 1 comentario
Etiquetas: balon playa, futbola, liverpool
Categorías : Futbol kontuak, Kirola
Aurrezagutzen Galdetegia
20 10 2009Horra hor, Teknologia Berrietan ditudan aurrezagutzak. Klikatu hemen.
Comentarios : Deja un Comentario »
Etiquetas: aurrezagutzak, galdetegia, hausnarketa
Categorías : Klaseko lanak

